Antxetakide

komukazioa, herritarron eskubidea


Utzi iruzkina

Antxetakide fitxa

Hemen duzue Antxetakide izateko bete beharreko fitxa.

Klikatu eta PDF artxibategi bat irekiko da, inprimatu eta Antxeta Irratira postazbidali dezakezue:

Antxeta Irratia, de Gaulle etorbidea 14, Hendaia 67400
Lapurdi (Euskal Herria)

ANTXETAKIDE FITXA

” zuen laguntza ezinbestekoa da Antxeta Irratia komunikazio proiktu askea egonkortu eta garatzeko”

” Euskaltzaleak, Komunikazio proiektu askeen aldeko bizilagunak,Ekologistak,Feministak,LGTB eskubideen aldeko lagunak,Hacktibistak, Antifaxistak”…etb luze bat, guztiok osatzen dugun proiektu komunikatiboa da Antxeta Irratia

 


Antxeta Irratiak behar zaitu!

Behe Bidasoa eskualdea euskalduntzeko erronkan, Antxeta Irratiaren laguntzaile izan zaitezen proposatzen dizugu.

Hamaika urte dira Hendaiako hiri erditik euskara uhinak okupatzen hasi zenetik eta egitasmoaren zutabe gehienak egonkortu badira ere, lan asko dugu egiteko aurrerantzean.

Horregatik, Antxeta irratiak egun dituen proiektuak gauzatu eta etorkizunekoei indarrez heltzeko, irratia diruz lagundu eta elkarrekin irrati herritarra sortzeko ekimena jarri dugu martxan. AntxetaKide izena jarri dioguna.

Kide izan nahi duen orok, urteko 20 euro ordaintzeaz gain, Antxeta irratiaren parte izango da. Horretarako, gurekin harremanetan jarri eta eman beharreko pausuak azalduko dizkizugu.

Horretarako antxetakide@gmail.com helbide elektronikora idatzi edota 686543221 telefono zenbakira deitu.

Arrazoi askoz osaturiko idatzi luze bat helarazi ordez, nahiago izan dugu zuzenak izan. Hurbil zaitez irratira, parte har ezazu eskualdea euskalduntzen, jendarte eredu berrira bidean, komunikazio oinarri harturik, izan zaitez giltzarri. Eman ahotsa euskarari, eman aukera Antxeta Irratiari. Hots, izan zaitez AntxetaKide!